Berriak

Atzealdea

Hegazkin-fabrikatzaileak nola ari zaizkio aurre egiten eskaera handitzeari?

Hegazkin-fabrikatzaileak nola ari zaizkio aurre egiten eskaera handitzeari?

19.08.2015

737 ezagunaren azken bertsioa, zeinak CFM LEAP motor berria baitu, adibide on bat da. Hegalak ekoizteko instalazio satelite berri bat sortu beharrean, Boeing-ek berriro diseinatu zuen ekipamendua Renton-eko fabrikan (AEB), lehengo instalazioa —gaur egun ahalmen betean funtzionatzen ari da— aldatu gabe sartzeko ekoizpen berria. Hala, ez dago arriskurik ekoizteko gehiegizko ahalmena sortzeko.

 

Manufaktura-teknologia aurreratuak ere garrantzitsuak dira. Adibidez, iaz, GEk 50 milioi dolar inbertitu zituen Auburn-eko instalazioan erregai-ahokoak 3D inprimagailu bidez ekoizteko. Enpresa horren arabera, 2020rako urtean 40.000 pieza ekoiztea da helburua (gaur egun, 1.000 ekoizten ditu). Boeing, halaber, teknologia robotikoa sustatzen ari da zenbait atazatan, ekoizpena handitzeko eta langile-kopurua murrizteko.

 

Azkenik, hornitzaileekiko harremanak hobetzen ari dira fabrikatzaileak, erosketak pilatuz, bolumenaren araberako prezioak lortzeko, edo enpresak elkarrekin sortuz. Hala egin dute, adibidez, GE Aviation eta Parker Aerospace enpresek, 3D erregai-ahokoetarako, eta Turbocoating enpresak, matrize zeramikozko materialez egindako hesi termikoen estalduretarako.

Jatorri-data: 13.07.2015


Berri bilatzailea