Coprecik 60 milioiko hitzarmen bat sinatu du Ekuadorren
Coprecik 60 milioiko hitzarmen bat sinatu du Ekuadorren
20.08.2015
Mondragon Taldeko Copreci kooperatibak hitzarmen bat sinatu du Ekuadorko enpresa batzuekin, indukziozko sukaldeetarako osagaiak hornitzeko. Ekuadorko gobernuak etxeetan gasaren ordez elektrizitatea erabiltzea sustatzeko erabakia hartu duenez, horrelako sukaldeen fabrikazioak gora egingo du.
Hitzarmen hori dela eta, bere instalazioak handitu behar izan ditu, enpresa berean beste instalazio bat prestatzeko ekoizpen-igoera horri erantzuteko. Hitzarmenak 60 milioi euroko aurrekontua du, 2015ean eta 2016ean parte berdinetan banatzeko.
Kooperatibak duen martxa ona berresten du kontratu berriak; iaz, 219 milioi euro fakturatu zituen, eta 2015erako 235 milioiko salmentak izatea aurreikusten du, hein handi batean Ekuadorrekin lortutako hitzarmen horri esker.
Copreciren salmentek gora egin dute urtero. 2010ean, 170,5 milioi euro izan ziren; joan den ekitaldian, 219 milioi, eta 2015ean 235 milioi fakturatzea aurreikusten da. Coprecik sei instalazio ditu, Aretxabaleta, Mexiko, Txekia, Turkia, Italia eta Txinan banatuak. Instalaziorik handiena eta langile gehien dituena Aretxabaletakoa da.
Zehazki, 2014an 1.673 lanpostu zituen bere instalazio guztietan, eta haietatik 785 Aretxabaletan daude
Jatorria: Noticias de Gipuzkoa
Jatorri-data: 07.08.2015