20 ENPRESAK PARTE HARTU DUTE IRUNGO ETA HONDARRIBIKO ENPRESENTZAT BIDASOA BIZIRIK-EK ANTOLATU DITUEN ADIMEN LEHIAKORREKO TAILERRETAN
20 ENPRESAK PARTE HARTU DUTE IRUNGO ETA HONDARRIBIKO ENPRESENTZAT BIDASOA BIZIRIK-EK ANTOLATU DITUEN ADIMEN LEHIAKORREKO TAILERRETAN
24.06.2016
Adimen lehiakorra garrantzizko informazioa biltzeko eta aztertzeko prozesua da, erabakiak hartzerakoan kontuan hartua izan dadin. Horrela, informazioa jaso, aldaketa seinaleak garaiz identifikatu eta nabarmentzeko berritu daitezke enpresak, lehiakorra izaten jarraitzeko eta emaitzak hobetzeko. Azken finean, bilakaera enpresarialeko etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egitea ahalbidetzen duen tresna da.
Helburu horien bila, Irungo eta Hondarribiko sektore ezberdinetako 20 enpresa eta entitate izan dira parte hartzaileak. Horietatik, gehienek produktu propioa dute. Enpresek planteatutako beharretara egokitu dira lau tailer ezberdinak. Landu beharreko gaiak zehazteko, enpresen iradokizunak kontuan hartu eta Zentro Teknologikoetako teknologoen beharrak aztertu dira (Lortek, Tekniker, Ideko).
Jatorria: BIDASOA ACTIVA
Jatorri-data: 12.06.2016