Atzealdea
Munduko itsasontzirik handienak dituen Maersk enpresak droneak behar ditu
Munduko itsasontzirik handienak dituen Maersk enpresak droneak behar ditu
22.03.2016
Danimarkako konpainiak dagoeneko egin ditu kalkulu eta proba batzuk gailu telegidatu hegalari txiki horiekin, eta ondorioztatu du haiek erabiliz 9.000 dolar ere aurreztuko lituzkeela urteko eta ontziko eragiketa-kostuetan.
Batez ere, ontziak hornitzeko erabiliko lituzke. Izan ere, ontzi batetik edo lehorretik gida daitekeen eta 20 kilo bitarteko kargak garraia ditzakeen gailu txiki hegalari bat edukitzeak "era guztietako aukerak irekitzen ditu bidalketak egiteko". Bestetik, droneak ontzietan joango balira, aldizka ontziaren kroskoa ikuskatzeko balia litezke, bai eta maniobretan ontziaren pilotuaren ikuspena handitzeko ere.
Jatorria: El Economista
Jatorri-data: 15.03.2016