Berriak

Atzealdea

Abian da ekoberrikuntzaren arloko I+G+B proiektuen diseinu bikaina sustatzeko diru-laguntzen 2016ko deialdiaren bigarren fasea

Abian da ekoberrikuntzaren arloko I+G+B proiektuen diseinu bikaina sustatzeko diru-laguntzen 2016ko deialdiaren bigarren fasea

22.09.2016

Diru-laguntza horien helburua Eusko Jaurlaritzaren 2020rako Zientzia eta Teknologiaren Planean zehaztutako arlo lehenetsitako batean, ekosistemenean, Euskadi, estatu edo Europa mailako I+G+B proiektuen diseinu bikaina sustatzea da. Laguntzak enpresei, erakunde publikoei eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen eragileei zuzenduta daude. Deialdiaren bigarren fasean, aurrekontua 70.000 eurokoa da.

Aipatutako planaren Ekosistemak arloko jarduerak bi bloke handitan banatzen dira: Ekonomia zirkularra eta Lurralde jasangarri baten kontserbazioa eta leheneratzea

Interesa duenak, eskuragarri ditu deialdiaren oinarriak Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa SAren webgunean.  Diru-laguntzak emateko prozesua lehiaketa bidez izango da. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko urriaren 5ean bukatuko da.

Jatorria: IHOBE

Jatorri-data: 05.09.2016


Berri bilatzailea