Berriak

Atzealdea

Ormazabal Altzairuak bere birsortze bidean darrai, Fagor Arrasaterekin lotutako proiektu baten eskutik

Ormazabal Altzairuak bere birsortze bidean darrai, Fagor Arrasaterekin lotutako proiektu baten eskutik

15.09.2016

Konpainiako presidente Juan Manuel Ormazabalek adierazi duenez, bi entitateen arteko lankidetza, laser bidezko ebaketara bideratutako xaflen lautze, garbiketa eta lodieraren beharrei erantzuna ematean oinarritzen da.

Ikerketak, sistema tradizionalaren alternatiba gisa, tamaina handiko xaflen desugerketa ekologikorako eta lautze prozesuetarako sistemak landu zituen Gaitek-en I-G lerroko proiektuan du abiapuntua. Ikerketa honen ondorioz, 20 mmko lodiera, 2 metroko zabalera eta 12 metroko luzera duten altzairuzko xaflen desugerketa ekologikorako eta hurrengoko lautze linea eraiki eta martxan jarri da Zornotzan.

Bizkaitar enpresaren zuzendari nagusi Rafael de Erausok, desugerketa prozesu mekaniko berriak urik eta azidorik kontsumitzen ez duela azpimarratu du, osoki kutsakorrak diren prozesu tradizionalak baztertuz eta, lerroan bertan osotutako hurrengoko lautze prozesu bat barne hartuz.

Enpresa siderurgikoa, 2006az geroztik murgilduta dagoen birsortze prozesu baten azken pausua da hau. Proiektua, Eusko Jaurlaritzaren Gauzatu Industriak bultzatutako plan baten testuinguruan garatu da.

Jatorria: SPRI

Jatorri-data: 05.09.2016


Berri bilatzailea