Berriak

Atzealdea

Agur xiringei

Agur xiringei

27.07.2015

Imagen Listado Noticia

Azalean disolbatzen diren mikroorratzen bidezko gripearen aurkako txertoek hobeto babes ditzakete pertsonak ohiko orratz bidez ematen diren txertoek baino , Biomaterials aldizkarian argitaratu den ikerketa berri baten arabera. Azterketaren egileen arabera —Osakako Unibertsitateko ikertzaileak (Japonia)—, adabaki disolbagarri horren bidez, txertatzeko prozesua errazagoa eta seguruagoa izan daiteke eta ez hain mingarria. Txertatze-sistema hori bakarra da, nahiz eta mikroorratz bidezko beste batzuk ere agertu diren berriki.

Gaza jakina da txerto gehienak larruazal azpian edo giharrean txertatzen direla orratz bidez. Metodo eraginkorra da, baina osasun-profesional espezializatuak behar dira horretarako, eta orratzen erabilerarekin lotuta gaixotasunak eta lesioak eragiteko arriskua dago. Mikroorratzen adabaki berri hori material disolbagarriz egina dago, eta, beraz, ez dago horrelako arriskurik. Horrez gain, erabilerraza da, eta ez da langile gaiturik behar. Horregatik, ezin hobea da garabidean dauden herrialdeetarako,baliabide mugatuak izaten baitituzte.

Mikroorratzen adabaki berria, MicroHyala izenekoa, uretan disolbatzen da, orratz txikiak azido glukonikoz eginak baitaude (substantzia natural bat). Adabakia jartzen denean, orratzek larruazalaren goiko geruza zulatzen dute, eta gorputzean disolbatzen dira, orratzekin batera txertoa sartuz.

Antonio Villareal

Jatorria: Diario Vasco

Jatorri-data: 13.07.2015


Berri bilatzailea