Berriak

Atzealdea

AFMk Schaefflerren Makina-erreminta 4.0 bisitatu du Höchstadten

AFMk Schaefflerren Makina-erreminta 4.0 bisitatu du Höchstadten

03.12.2015

Imagen Listado Noticia Deckel Maho Pfronten eta beste bazkide batzuen arteko elkarlanaren bidez garatu ahal izan da 4.0 Makina-erreminta. “Schafflerrek, makina-erremintetako eragintza teknikarako osagaiak garatzen laguntzen duen punta-puntako hornitzaile den heinean, digitalizazio estrategia bat du, sentsore, konexio eta analisi bidez mota guztietako prozesuetatik ateratzen diren datuak eskuragarri jartzeko helburuarekin, aldi berean bezeroei balio erantsi garbia eskainita. Bere produkzio prozesuetan bertan makina-erremintak erabiltzen dituenez, 4.0 Industria ekimenak garrantzi zuzena ere badu Schafflerren. Digitalizazioaren esparruan Schaefflerrek makina-erremintetarako garatu dituen jarduerei esker, sektore osoan aukera dago fabrikatzaile, hornitzaile eta erabiltzaileen arteko lankidetza estuaz baliatzeko eta lankidetza horrekin garapenaren aldetik dauden erronkak gainditzeko.”, azaldu du Albert Monera-Llorcak, Schaeffler Iberia SLU enpresaren Industria Dibisioaren lehendakariak.

Jatorria: Interempresas

Jatorri-data: 26.11.2015


Berri bilatzailea