Berriak

Atzealdea

Airbusek A400Maren produkzioa egonkortu du

Airbusek A400Maren produkzioa egonkortu du

18.12.2015

Fernando Alonsok, Airbus Groupen Espainian duen lehendakariak, gaur prentsaren aurrean adierazi duenez, urte hasieratik enpresak A400M hegazkin militarrarekin zituen arazo industrialak jada egonkortuta daude, eta hegazkinak gero eta kadentzia egokiagoan ateratzen dira.

Gaineratu zuen horrek produkzioa handitzea ahalbidetuko duela, 18 hegazkinetik 21era igarota 2016an. Entrega zehatzak datorren urtearen hasieran ezagutuko dira.

Aurten 8 hegazkin entregatu dira, eta sei gehiago daude prest; halere, urtea amaitu arte geratzen den denbora tartean ez dira denak entregatuko. Horregatik, 2015eko urte osoan 14 inguru izango dira aurreikusitakoak.

Jatorri-data: 09.12.2015


Berri bilatzailea