Buhler Sortex eta NRT arteko aliantza, plastikoen birziklapenaren alorrean
Buhler Sortex eta NRT arteko aliantza, plastikoen birziklapenaren alorrean
16.10.2015
Plastiko hondakinen sailkapenerako soluzioen eskariak gora egiten duen neurrian, Buhler Sortexek eta National Recovery Technologies (NRT) enpresa estatubatuarrak akordio komertzial estrategiko bat jarri dute abian, plastiko birziklatzaileei plastikozko botiletarako eta ezkata hautaketarako soluzio oso bat eskaintzeko.
2011n 10 milioi tona plastiko gehiago ekoitzi zen orokorrean, 280 milioi tonako produkziora helduta, 1950az geroztik industriak izandako igoeraren ildotik, urtean batez beste %9 igo baita. Europan eta NAFTA eskualdean plastikozko lehengaien %41 ekoizten da, eta haien esku dago botiletarako eta ezkaten hautaketarako soluzio integratuen eskaria.
Buhler Sortex eta NRT enpresen arteko erabakiak mugarri berria markatzen du PET eta HDPE hautaketaren segmentuaren hedapenean Europan eta Ipar Amerikan, eta plastikozko botiletarako eta ezkaten hautaketarako soluzio konbinatuen hornitzaile gisa duten posizioa indartzen du plastikoen birziklapenaren industriaren barruan.
Jatorria: Mundoplast
Jatorri-data: 07.10.2015