Berriak

Atzealdea

Amazonek banaketak droneekin egin ditu Erresuma Batuan proba gisa

Amazonek banaketak droneekin egin ditu Erresuma Batuan proba gisa

30.08.2016

Imagen Listado Noticia

Britainiako agintariek eta Amazonek aire-erregulazioaren arloan egin duten hitzarmenak eman die hasiera drone bidezko banaketako probei. Jeff Bezosen konpainia gailu hegalari horiek erabiltzen hasi da, pakete txikiak eta, batez ere, pakete arinak eramateko; zehazki, bost libra baino gutxiagokoak, hau da, 2,25 kilo baino gutxiagokoak. Asmoa da probak abiapuntua iztea droneen aplikazio komertzialak berritzeko.

Gehienez 400 oineko garaieran (122 metro) hegan egiteko baimena eman diote Amazoni Erresuma Batuko agintariek. Lehen mailako helburua da droneek aire-zirkulazioari inola ere eragin gabe egitea probak. Hala ere, beste alderdi batzuk probetan ebaluatuko dira zehatz-mehatz.

Jatorria: Bloghthinkbig.com

Jatorri-data: 25.07.2016


Berri bilatzailea