Anfalumen kalkuluen arabera, argiztapenaren sektoreak %3,6 egingo du gora 2015ean
Anfalumen kalkuluen arabera, argiztapenaren sektoreak %3,6 egingo du gora 2015ean
08.01.2016
2015ean, argiztapenaren sektoreak %3,6 egingo du gora Espainian, eta 1.290 milioi euro inguruko fakturazioa erregistratuko da sektore horretako industrietan. Horiek dira abenduaren 16an,Madrilen, Anfalumek egindako batzar orokorrean azaldutako aurreikuspenak. Zenbaki horiek erakusten dutenez, merkatu nazionalean igoera %1,6koa izango da 2014ko datuekin alderatuta, eta Led argien merkatu kuota %44koa izatera helduko da, eta, baliteke, %50etik oso hurbil ere egotea kuota hori.
Hori da elkarteko kide diren enpresek azken hilabeteetan emandako datuek erakusten dutena. Izan ere, erakundearen kalkuluen arabera, aurten 417 milioi euroren esportazioak egin dira, hau da, iaz baino %8 gehiago.
Jatorria: C de Comunicación
Jatorri-data: 16.01.2016