Berriak

Atzealdea

Honelakoa da autoetarako kristal adimenduna

Honelakoa da autoetarako kristal adimenduna

08.01.2016

Imagen Listado Noticia

Continental enpresak Las Vegaseko Consumer Electronics Show azokan aurkeztuko du —urtarrilaren 6tik 9ra— leiho guztiak boto bat sakatze hutsarekin iluntzen zaizkion ibilgailu-prototipo bat.. Kontrol adimenduneko kristala da, eta kontrol elektronikozko seinaleen bidez gardentasuna aldatzeko gai diren xafla berezi batzuk erabiltzen ditu kristalean txertatuta.

Alboko eta atzeko leihoak modu selektiboan eta gradualean ilundu daitezke, baita haizetakoaren zati batzuk ere, eta horrek erosotasun handiagoa ematen die bidaiariei eta gidatzea seguruagoa egiten du. Eguzkia zeruertzean behean dagoenean erabiltzeko baliagarria da, adibidez.

Jatorria: ABC

Jatorri-data: 16.12.2015


Berri bilatzailea