Espainiako zuzendariak barne ekintzailetza sustatzen
Espainiako zuzendariak barne ekintzailetza sustatzen
13.11.2015
Enplegatu gehienek ez dute arazorik izaten beren arduradunei gai berriak proposatzeko orduan; baina, egia esatera, batzuetan atzera egiten dute zenbait oztopo tarteko. Enplegatuon %39ren iritziz, langileen proposamenak ez dira beti ondo hartzen; %26k, berriz, ezezkoari dioten beldurra aipatzen dute, eta %25ek uste dute ez daukatela ideia berriak planteatzeko astirik.
Horixe da Wobik Espainiako 400 zuzendariren artean egindako azterketatik ateratzen den ondorio nagusietako bat. Azterketaren izenburua hau da: ¿Cuánto cuesta tu idea en tu empresa? Aipatutako azterketan galderari erantzun dioten hamarretik bederatzik ziurtatzen dutenez, ekimen proposamenek enpresa bateko langile guztiei eragiten diete; eta hamarretik zortzik aitortzen dutenez, beren konpainian lehendik ere badaude ideiak jasotzeko kanalak. Inkestan parte hartu dutenen ia erdiek talde desberdinen arteko bilerak hobesten dituzte nork bere taldean egiten dituen bileren kaltean, ondorio positibo gehiago atera daitezkeelakoan.
Jatorria: Cinco Días - Territorio PYME
Jatorri-data: 23.09.2015