Berriak

Atzealdea

Halakoak izango dira etorkizuneko enpresak eta haiek bere gain hartu beharreko erronkak

Halakoak izango dira etorkizuneko enpresak eta haiek bere gain hartu beharreko erronkak

16.10.2015

Etorkizuneko enpresak zortzi funtsezko ezaugarriek definitu dituzte batez ere. Vodafonerekin eta Caixabanken laguntzarekin Zuzendaritzaren Aurrerapenaren aldeko Elkarteak Zaragozako Caixaorumen antolatu duen “Enpresa eta datorren mundua” izeneko jardunaldian jarri dira agerian ezaugarriak.

Zortzi ezaugarri horietako bat da “bezeroari eta nire bezeroaren bezeroari adi entzutea aldaketak eta premiak arin detektatzeko”, adierazi du Raul Marquetak, Caixabankeko lurralde zuzendariak, zeinak kontsumitzailearengan gertatzen diren aldaketei arreta egin beharra ere agerian utzi baitu.

Talentuak ere definituko ditu enpresak, bai eta arintasun estrategikoko prozesuen ezarpenak eta industriaren hobetzeko gaitasunak ere, jarduera bera egin edo produktu bera fabrikatzeko baina modu efizienteagoan eta kanal berrietara eta internetera egokituta, internetari hirugarren iraultza industriala esaten baitzaio.

Gainera, esportatu eta I+G+b alorrean inbertitu ere egin beharko dute enpresek, balioa emanez konpainiari. Era berean, aurrera egin beharko da kostuen egituran eta proiektuen lankidetzan.

Jatorria: El Economista

Jatorri-data: 07.10.2015


Berri bilatzailea