Berriak

Atzealdea

Urteko lehen seihilekoan %12 egin dute gora Europar Batasunetik kanpora esportatzen duten Gipuzkoako enpresek

Urteko lehen seihilekoan %12 egin dute gora Europar Batasunetik kanpora esportatzen duten Gipuzkoako enpresek

29.07.2015

Urteko lehen sehilekoan, esportaziorako dokumentuak eskatu dituzten enpresa gipuzkoarrek %12 egin dute gora 2014ko datuekin alderatuta. Aldi berean, merkantzia nondik datorren eta esportatutako produktuak merkatziaren helmuga den herrialdean erabili daitezkeela ziurtatzen duten esportaziorako dokumentuen izapideak %11 gehiago izan dira.   Igoerarik nabarmenena ekainean izan da, iazko ekainekoarekin alderatuta %30 igo baita.

Kontuan hartuta zer herrialdetarako eskatzen diren esportaziorako dokumentuak, hauek dira herrialde nagusiak: Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Txina, India, Kuba eta Aljeria, besteak beste.

Azpimarratzekoa da, halaber, aldi baterako esportazioetarako eskaerek  -ATA koadernoak- izan duten igoera , %70 hazi baitira lehen seihilekoan. Atzerrian instalazioren bat edo antzeko zerbait ezarri edo martxan jartzeko beharrezkoa den material profesionalarekin batera doan dokumentutzat erabiltzen dira aldi baterako esportazioak. Esaterako, asko erabiltzen dira azoka komertzialetan, izan ere, leku horietara makinak erakustera joaten dira gure enpresak. Gure enpresek kanpoan bizi ari diren lehiaren beste adierazle bat gehiago dira eragiketa horiek; hau da, Gipuzkoako enpresak gero eta gehiago saiatzen ari diren adibide bat.

Jatorria: Gipuzkoako Ganbera

Jatorri-data: 02.07.2015


Berri bilatzailea