Atzealdea
Finantzaketa pribatuak gora egin du tren sektorean
Finantzaketa pribatuak gora egin du tren sektorean
08.01.2016
Roland Bergerrek eta Rail Working Groupek Mendebaldeko Europako tren proiektuen finantzaketaren gainean egindako azterketaren aurkezpena. Orain arte, gobernu erakundeek finantzatu dute proiektuen gehiengo handia. Azterketak dioenez, 2011-2013 urte bitartean 246 tren proiektu egin ziren, eta horien %78 erakunde publikoek finantzatu zituzten (hau da, guztira inbertitutako diruaren %87; 9.352.000 M€) Adituen arabera, egoera aldatuz joango da arian-arian, inbertsiogile pribatuek gero eta gehiago hartuko baitute parte tren proiektuetan. Kalkulatzen denez, inbertsiogile pribatuen presentzia goraka joango da datozen urteetan, eta urtero %2,7 handituko da.Jatorria: Roland Berger
Jatorri-data: 10.12.2015