Deskargatzen ez diren eta beren ekoizpena eta kontsumoa orekatzen dituzten bateriak
Deskargatzen ez diren eta beren ekoizpena eta kontsumoa orekatzen dituzten bateriak
22.03.2016
AIJUk, Innoteco enpresarekin eta ITQ institutuarekin batera, parte hartzen duen proiektua Europar Batasunak baliozkotutako prototipoaren fasean dagoen arren, dagoeneko pentsatzen ari dira zer aplikazio izan ditzakeen. Leku isolatuetan eta instalazio elektriko laguntzaileetan erabiltzea aurreikusten da.
AIJUko energiaren alorreko Rubén Beneitok hau adierazi du: "eguzki-panelak edo turbina eolikoak energia-iturri nagusitzat dituzten abeltegietan erabil litezke bateria horiek". Fluxu-bateriek puntako sortze-uneetan sobratzen den energia meta dezakete, eta ekoizpena nahikoa ez den aldietan askatu”. “Hauek dira bateria horien abantailak –dio Beneitok–: ekonomikoki bideragarriagoak dira eta beren diseinu malguari esker, erabiltzailearen beharren arabera handitu daitezke".
Jatorria: Energética 21
Jatorri-data: 13.03.2016