Batz, ISO 9001:2015 arau berriaren arabera Aenor Kalitate ziurtagiria duen lehen enpresa
Batz, ISO 9001:2015 arau berriaren arabera Aenor Kalitate ziurtagiria duen lehen enpresa
18.12.2015
Batzek ziurtagiri hori lortu du Kalitatearen Kudeaketarako duen Sistema ISO 9001 arauaren bertsio berrira egokitzeko prozesua arrakastaz gainditu eta gero; urriaren bukaera aldera amaitu zuen egokitzapen prozesu hori, Aenorrek egiaztapenerako ikuskaritza egin zionean, non kudeaketarako duen Sistema Arauaren bertsio berrira ondo egokituta zegoela egiaztatu baitzen. Aenorrek ENAC Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren egiaztapena du, ISO 9001 arau berriaren arabera ziurtagiriak emateko, arauaren bertsio berria kalera atera eta bi hilabete igaro ondoren baino ez.
Bere txostenean, Aenorreko ikuskatzaileek azpimarratu dute, beste indargune batzuen artean, Batzeko zuzendaritzaren lidergoa eta proiektu berritzaileen bitartez pertsonek duten garapena; izaera berritzailea trokelen diseinuan, eta erakundearen estrategiaren definizioa eta aldian-aldian egiten zaion estrategiari egiten zaion jarraipena.
Jatorria: Izaro
Jatorri-data: 13.12.2015