Berriak

Atzealdea

BBVAk ‘fintech’eko enpresa hasiberrientzat BBVA Open Talent lehiaketaren 8. edizioa jarri du martxan

BBVAk ‘fintech’eko enpresa hasiberrientzat BBVA Open Talent lehiaketaren 8. edizioa jarri du martxan

22.03.2016

Mundu osoko enpresa hasiberriei zuzendutako BBVA Open Talent lehiaketa finantza-zerbitzuekin erlazionatutako ideiarik disruptiboenen bila aritzen da.

BBVA Open Talent 2016 lehiaketan parte hartzeko, www.bbvaopentalent.com webgunean eman daiteke izena ekainaren 27ra arte. Finalistak hautatzeko, alderdi hauek izango ditu kontuan epaimahaiak: proiektuak zer gaitasun duen finantzen industria eraldatzeko, eskalagarritasuna, hura babesten duen taldea eta negozio-eredua.

Azken bost urteetan, 3.250 konpainiak baino gehiagok hartu dute parte programan, eta aurreko edizioetako irabazleek 116 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak metatu dituzte. Deialdi honetan izen ematen duten lehenengo startupek aukera izango dute BBVAk bigarren urtez jarraian babesten duen Wired Money 2016 biltzarrean parte hartzeko.

Jatorria: BBVA

Jatorri-data: 13.03.2016


Berri bilatzailea