Big Data, negozio berrietarako arrakasta-gakoa
Big Data, negozio berrietarako arrakasta-gakoa
24.08.2015
Proximuseko Big Datako arkitekto Marco Doncelen arabera, konpainia teknologiko berri gehienek kontuan dituzte Big Data beren negozioan erabiltzeak dituen abantailak. «Enpresa hasiberri asko dagoeneko Big Data teknologiekin lanean ari dira hainbat eta hainbat aplikaziotarako; gomendio pertsonalizatuko sistemetarako eta erabiltzaileen erabileren analisiak eskuratzeko, besteak beste.
Badira enpresa handiak beren berrikuntza bezeroekin partekatzen hasiak direnak. Atos aholkularitza-enpresak, adibidez, berrikuntza-tailerrak antolatzen ditu.
Doncelen iritziz, Big Datak «ikaragarri» hobetu dezake startupek gizarteari ematen dioten zerbitzua, eta «balioa ematen dio enpresari». Horregatik, «Silicon Valleyn A seriera iristen diren ia enpresa guztiek lan egiten dute modu batera edo bestera Big Datarekin».
Enpresa teknologiko txikiek, berriz, informazio-kantitate handi horiek aztertu eta analizatuz gero, negozio-erabaki hobeak har ditzakete, marketin-estrategiak findu edo bezeroari zerbitzu hobe bat eskain diezaiokete. «Hori guztia startupen bizkortasunari eta moldatzeko gaitasunari gehituta, gaur egun arrakasta izateko tresnarik onenak bihurtzen dira», azpimarratu du Proximuseko CTOak.
Jatorria: El Correo
Jatorri-data: 09.08.2015