Berriak

Atzealdea

Biomagunek 800.000 euro jaso ditu Axa Research Fund-en eskutik, bizkarrezur-muineko lesioei buruz ikertzeko

Biomagunek 800.000 euro jaso ditu Axa Research Fund-en eskutik, bizkarrezur-muineko lesioei buruz ikertzeko

14.11.2016

Donostiako Biomagunek (Biomaterialen Ikerketa Kooperatiboko Zentroa) 800.000 euro jasoko ditu Axa Research Fund-en eskutik, Maurizio Prato ikertzailearen taldeak iker dezan nolako aplikazioak dituzten grafenoak eta karbono-nanohodiek bizkarrezur-muineko lesioen tratamenduan.

Komunikatu batean, Axa Taldearen ikerketarako AXA Research Fund funtseko Jean-Paul Rignault bozeramaileak azaldu du ekarpen hori baliagarria izango dela material berriek —esaterako, karbono-nanohodiek eta grafenoak—neurozientziaren eta bizkarrezur-muineko lesioen alorrean zer aplikazio praktiko dituzten jakiteko.

Jatorri-data: 29.10.2016


Berri bilatzailea