Boeingek, Airbusek eta Embraerrek hazkundeak planteatzen dituzte Latinoamerikako hegazkintzan
Boeingek, Airbusek eta Embraerrek hazkundeak planteatzen dituzte Latinoamerikako hegazkintzan
08.04.2016
Boeing, Airbus eta Embraer hegazkin fabrikatzaileek kalkuluak egin zituzten Latinoamerikarako hegazkin kopuruari dagokionez, eta datozen bi hamarkadetan hegazkin kopuruak gora egingo duela aurreikusi zuten.
Boeing enpresa estatubatuarrak uste du 2035era hegazkin flota hiru aldiz handiagoa izango dela eskualdean, izan ere, kalkulatzen du airelineek 3.050 hegazkin berri beharko dituztela, eta horiek 350.000 milioi dolar ingururen balioa izanik.
Airbus hegazkin fabrikatzaile frantziarrak, berriz, aurreikusten du Latinoamerikako aireontziak bikoiztu egingo direla 2034an. Merkatuaren gainean konpainiak egin berri duen aurreikuspen globalean azaldu zuenez, 2015etik 2034ra bitartean Latinoamerikak bidaiarientzako eta kargarako 2.540 hegazkin berri beharko ditu eskualdean epe luzera egongo den hazkundeari erantzuteko.
Jatorria: El Financiero
Jatorri-data: 28.03.2016