Berriak

Atzealdea

Esnearen eta jogurten botila eta -ontzi biodegradagarriak

Esnearen eta jogurten botila eta -ontzi biodegradagarriak

08.08.2016

Esterilizazioa eta pasteurizazioa jasan dezaketen botila, poltsa eta tapoi biodegradagarriak fabrikatzeko biopolimero berriak garatzea posible egin duten ikerketak osatu ditu Aimplasek; esnekiak eduki ditzakete ontziok, hala nola esne freskoa, irabiatuak eta jogurt probiotikoak.

Gaur egun, halako produktuen ontziak polietilenoz fabrikatzen dira, eta, erraz birzikla daitekeen arren, ekoizten den gehiena zabortegietara bidaltzen da, hondakinek eragiten duten usainarengatik. Hori dela eta, eta Europako Erkidegoan esneki asko kontsumitzen denez, oso interesgarria da ontzi biodegradagarri eta konpostagarriak garatzea.

Proiektuan, 95°C-ko tenperaturak jasan ditzaketen geruza bakarreko botilak eta tapoiak eta geruza anitzeko poltsak lortu dira.

Jatorria: El Mundo

Jatorri-data: 17.07.2016


Berri bilatzailea