CAFi esleitu diote Luxenburgoko 21 tranbien hornikuntza
CAFi esleitu diote Luxenburgoko 21 tranbien hornikuntza
26.06.2015
LUXTRAMeko Administrazio zuzendaritzak CAF aukeratu du Luxenburgo hiriko 21 tranbia hornitzaile, gutxi gora-behera 83 milioi euroko zenbatekoarekin.
Proeiktu honen lizitazioa 2014 urtearen amaieran hasi zen, proiektu honen baitan, el Puente Rojo eta Luxenburgoko geltoki nagusiaren artean dagoen energiaren aire iturri sistema kentzea ere badagoelarik. Jasotako eskaintzak aztertuta, CAFek puntuazio tekniko handiena lortu zuen eta eskaintza ekonomiko abantailatsuena ere aurkeztu zuen.
Kontratuan, gaitasun handiko 21 tranbien hornikuntza zehazten da, 450 pertsonarentzako garraiatzeko bestekoak. Kontratuak, hainbat zabalkunde fase izateko aukera dauka.
Lehenengo trenbide tartea 2016ko lehen seihilabetekoan jarriko da eta lehenengo trena 2017 urtearen hasieran entregatuko dela aurreikusten da, 2017ko bigarren seihilekoan Luxexpo eta El Puente Rojo arteko linearen lehengo zatian jarduera komertziala bermatzeko helburuarekin.
.
Jatorria: Izaro
Jatorri-data: 18.06.2015