Berriak

Atzealdea

Startup baten porrota ekiditeko gakoak

Startup baten porrota ekiditeko gakoak

24.07.2015

Imagen Listado Noticia

Startupxplore startupak eta inbertsiogileak konektatzen dituen online komunitaterik handienaren arabera, hilkortasun tasarik handiena duten sektoreak e-commerce, gaming eta bidaiei eta turismoari lotutako startupak dira.

Asko dira enpresa berri horiek desagertzera daramaten arrazoiak: saturazioa, merkatuaren lehia handia eta bezeroa ez ezagutzea dira arazo horietako batzuk, eta horiei gehitu behar zaizkie sektore horiek finantzaketa lortzeko edo besteetatik bereizteko dituzten zailtasunak . Zailtasun horiek guztiak, ordea, funtsean dagoen arazo baten ondorio dira.

Startupxploreko CEO Javier Megiasek dioenaren arabera: "Enpresa berrien joera da eramaten uztea eta beste merkatu batzuetan ondo dabiltzan negozioak imitatzea, negozio hori beraien errealitatera egokitzeak duen garrantziari erreparatu gabe. Ez da nahikoa ezaugarri berriak gehitzearekin, funtsezkoa da bezeroak ondo-ondo ulertzea, baliteke-eta beste batzuk izatea edo inspirazio moduan hartutako ereduaren bezeroek dituztenak berak ez izatea.”.

Jatorria: El Economista

Jatorri-data: 14.07.2015


Berri bilatzailea