Berriak

Atzealdea

Bidaiariak garraiatzeko lehenengo dronea probatzen hasi dira

Bidaiariak garraiatzeko lehenengo dronea probatzen hasi dira

15.09.2016

Imagen Listado Noticia

Hegazkin autonomo bat da, eta ez dago gidatu beharrik. Nahikoa da helburua sartzea, eta gailua bera arduratzen da haraino iristeaz. Bertikalean aireratzen da, dituen zortzi helizeei esker.. 3.500 metroraino igo daiteke, eta gehienez 100 km/h-ko abiaduran ibiltzen da; autonomia, ordea, 23 minutukoa du.

Hura garatu duen enpresa, Txinako Ehang enpresa, Sistema Autonomoetarako Nevadako Institutuarekin (NIAS) eta Gobernadorearen Garapen Ekonomikorako Bulegoarekin (GOED) elkartu da, hegazkina Nevadan probatzen hasteko eta etorkizunean merkaturatzeko behar dituen FAAren (Hegazkintza Administrazio Federala) baimenak lortzeko. “Hegaldi seguru bat lortzea da”, prozesu horren helburua, GOEDeko Tom Wilczek-en esanetan.

Jatorria: Media-tics

Jatorri-data: 06.09.2016


Berri bilatzailea