Berriak

Atzealdea

Nola desinfektatu ura plastikozko poltsekin kostu txikian

Nola desinfektatu ura plastikozko poltsekin kostu txikian

26.10.2016

Imagen Listado Noticia

Cádizko Unibertsitateko Ingurumeneko Teknologiako taldeak egin du azterketa, eta berretsi du plastikozko poltsak erabil daitezkeela ohiko polietilen tereftalatozko botilen (PET) ordez. Normalean, PETezko ontziak erabiltzen dira horrelako prozesuetan.

Lau litroko edukiera dute poltsek —litrokoa edo litro eta erdikoa zuten aurrez erabiltzen zirenek— eta heldulekuak dituzte, errazago betetzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko.

Ikerketaren ondoren, berretsi zuten ezen, elikagai-kalitateko poltsak –polietilenoz eta binil azetatoz eginak– erabiliz, eguzki-esposizioko denborak murriztu daitezkeela, eta PET botilak erabiliz baino desinfekzio sei aldiz bizkorragoa lor daitekeela, mikroorganismo batzuen kasuan.

Jatorri-data: 11.10.2016


Berri bilatzailea