Berriak

Atzealdea

UM izpietatik babesten duen material berri bat sortu dute

UM izpietatik babesten duen material berri bat sortu dute

20.08.2015

Ikertzaileek frogatu dute nanoteknologia horrekin prebenitu daitekeela izpi ultramoreek larruazalaren zeluletan eragiten duten kaltea, erradiazio kartzinogenoa igarotzea eragozten duten eta giza begiarentzat hautemanezinak diren xafla batzuk erabiliz.

Izpi ultramoreak blokeatzeko mekanismoak ez du erradiaziorik xurgatzen, islatzen baizik. Ikertzaileek adierazi dute, xurgatze hori saihestuz "erradikal aske" deritzen espezie kimikoak sortzea prebeni daitekeela. Erradikal libre horiek albo-ondorio kaltegarriak dituzte giza larruazalarentzat eta hura babesten duten materialentzat.

Horregatik, argi ultramorea larruazalean blokeatzeko gakoa, hain zuzen, materialen egituraketa da. Film babesle nanometriko horiek aukera ematen dute izpi ultramoreetatik babesteko pantaila garden batzuk sortzeko, eta hori lorpen handia da nanoteknologiaren alorrean. 

Jatorria: El Correo

Jatorri-data: 22.07.2015


Berri bilatzailea