Berriak

Atzealdea

Txirrindulariei istripuen berri ematen dien aplikazio bat sortu dute

Txirrindulariei istripuen berri ematen dien aplikazio bat sortu dute

01.10.2015

Sensor Bike izena du txirrindularientzako aplikazio berri horrek, eta datorren udan egongo da salgai. Errepidean txirrindularien osasuna zaintzea izango du helburu. Aplikazioak sentsore bat du, eta eroriren bat gertatuz gero, lagunei jakinarazten die, eta zehazki non gertatu den esaten die.

Murtziako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarreko sorgunean garatu den gailu txiki hori 3 zentimetroko diametroko disko bat da, bluetooth bidez dago konektatuta, eta bizikletaren edozein mugimendu arraro unean bertan detektatzen du.

"Istripuren bat gertatuz gero, gailuak duen mekanismo elektronikoak taldeko edo txirrindulari-elkarteko beste erabiltzaileei istripua izan duen lagunaren egoeraren berri ematen die", adierazi du Murtziako Enpresen Zentro Europarrak.

Jatorria: Diario Vasco

Jatorri-data: 20.09.2015


Berri bilatzailea