Giltza adimendun bat sortu dute, jabeari jakinarazten diona norbait giltzaren kopia bat egiten saiatzen denean
Giltza adimendun bat sortu dute, jabeari jakinarazten diona norbait giltzaren kopia bat egiten saiatzen denean
27.07.2015
INN.Key giltza adimendunak kopia-eskaerak erregistratzen ditu, eta SMS bat bidaltzen dio jabeari, norbait bere sarrailako giltzak bikoizten ari denean edo bikoizten saiatzen ari denean. Teknologia horrek, Espainiako INN Solutions enpresak garatua, lapurreta-saioen berri ematen du SMS bat edo mezu elektroniko bat bidaliz etxebizitzaren jabeari norbait sarraila manipulatzen saiatzen ari den unean bertan.
Gainera, INN.Key-k jabeei jakinarazten die sistemak detektatzen duenean norbait giltzaren kopia bat egiten ari dela baimenik gabe. Hiru elementu ditu sistemak, sarrailaren babes maximoa bermatzeko: giltza adimenduna; segurtasun-zilindroa, anti-bumping sistema duena, eta Key-control softwarea.
Giltza sendo bat da, higaduraren eta hausturen aukako gogortze-tratamendu espezifiko bat duena. Kode indibidualizatuak dituzten goi-teknologiako fresatzeko makinekin diseinatuta dago, eta, horri esker, kopia guztiak kontrola daitezke.
Edurne Martinez
Jatorria: Diario Vasco
Jatorri-data: 18.07.2015