Hazi egin da Gipuzkoako enpresen esportazio-negozioa
Hazi egin da Gipuzkoako enpresen esportazio-negozioa
23.08.2016
Gipuzkoako Ganberak nabarmendu du igo egin direla aldi baterako esportazioetarako eskaerak (ATA koadernoak); % 35 hazi dira joan den urteko aldi berarekin alderatuta. Atzerrian zerbait martxan jarri, instalatu edo antzeko zerbait egin behar denean behar den material profesionalarekin batera erabiltzen dira aldi baterako esportazioak, eta asko erabiltzen dira azoka komertzialetan, non erakusteko makinak eramaten baitituzte enpresek.
Batez ere, herrialde hauetara esportatzeko dokumentuak eskatzen dira: Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, India, Txina, Aljeria, Kuba eta Turkia. Gipuzkoako enpresentzat ohikoak ez diren herrialde hauetara ere hasi dira esportatzen: Armenia, Benin, Burkina Faso, Ghana, Moldavia, Reunion, Zimbabwe, Bahamak eta Samoa, besteak beste.
Jatorria: Estrategia Empresarial
Jatorri-data: 19.07.2016