Berriak

Atzealdea

Adimen lehiakorra sustatzen du Debegesak

Adimen lehiakorra sustatzen du Debegesak

19.05.2016

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuak sustatu eta finantzatu du Adimen Lehiakorra proiektua, eta Debabarrenan Debegesa eskualdeko garapenerako agentzia da buru, IK4-Ideko eta IK4-Tekniker hornitzaileen lankidetzarekin. Adimen Lehiakorra’ ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du martxan, eta lurralde osoan ari dira egiten. Ekimen horren bidez, erakundeetan adimen lehiakorreko dinamikak txertatu eta garatu nahi dituzte, adimen lehiakorrari buruz sentsibilizatu eta haren ahalmena aztertzeko interesa duten enpresa eta mikroenpresetara modu praktikoan hurbildu adimen lehiakorra.

Zehazki, aukerak identifikatzeko eta erabakiak informazio hobearekin, arriskuak minimizatuz eta lehiakortasuna hobetuz hartzeko modua ematen du adimen lehiakorrak. Negozioarentzat garrantzitsua den informazioa etengabe biltzea eta aztertzea da kontua, eta, gero, enpresak erabakiak hartzeko unean kontuan hartzea. 

“Lehiatzeko tresna guztiak erabiltzen ez dituena albo batera geratuko da. Eta adimen lehiakorra hobeto lehiatzeko beste tresna bat da”, adierazi du Juan Ángel Balbás Debegesako zuzendari nagusiak. 

Beren erakundeetan adimen lehiakorreko dinamikak txertatu nahi dituzten enpresa guztiek parte har dezakete proiektuan.

Jatorria: DEBEGESA

Jatorri-data: 08.05.2016


Berri bilatzailea