Digimetek hondakin siderurgikoak tratatzeko soluzio aurreratu bat baliozkotu du
Digimetek hondakin siderurgikoak tratatzeko soluzio aurreratu bat baliozkotu du
25.08.2015
Garatutako teknologia labe metalurgikoaren kontzeptu berri batean oinarrituta dago, eta aukera ematen du gaur egun erabiltzen diren tratamendu-prozesuaren mugak fase bakar batean eta fabrikatzaile siderurgikoen instalazioetan bertan konpontzeko.
Digimet 2013an sortu zuten Tecnalia korporazio teknologikoak eta Bilboko Kereon enpresak. Digimeten soluzioak aukera ematen du altzairugintzako hautsak ekoizpen-prozesutik bereizita tratatzeko, eta hondakin horretan balioa duten osagaiak ahalik eta gehiena birziklatzeko.
Altzairugintzako hautseko purutasun handiko eta kalitate metalurgiko handiko zink oxidoa eta burdina berreskuratzen ditu, eta, gainera, zementu-enpresetan erabiltzeko egokia den zepa geldoa sortzen du.
Altzairugintzako hautsa, bolumena kontuan izanda, siderurgiaren industriak sortzen duen hondakin solido arriskutsu nagusia da. Bederatzi milioi tona sortzen dira urtero, eta haiek tratatzearen kostua 1.000 milioiraino iristen da, kalkuluen arabera.
Jatorria: SPRI
Jatorri-data: 22.07.2015