Berriak

Atzealdea

Discapp, aparkalekua aurkitzeko aplikazioak irabazi du Cleantech Now! lehiaketa

Discapp, aparkalekua aurkitzeko aplikazioak irabazi du Cleantech Now! lehiaketa

26.11.2015

Imagen Listado Noticia

Discapp sakelako telefonoentzako aplikazioak aparkalekua bilatzen laguntzen die ezgaitasunak dituzten pertsonei eta smart city edo hiri adimendunarekin lotutako teknologiak erabiltzen ditu plaza libreak lokalizatzeko. zekozeko. IEFPS Repelega zentroko ikasle Iván Lópezek bultzatu du proiektua. Ohartu zen bazela gabezia bat arlo horretan eta oso erraza litzatekeela aparkalekua bilatzeko aplikazio bat garatzea mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, bereziki beste hiri batera bidaiatzen duten kasuetarako.

Proiektu honek Repsol Fundazioaren laguntza izan du bere inkubazio-fasean eta une honetan azken fasean dago, probak egiten ari baita Repelegako hirigunean ongi funtzionatzen duela egiaztatzeko. “Portugaleteko Udalarekin hitz egin dugu, eta urtarrilean pilotu bat jarriko dugu martxan: sentsoreak instalatuko ditugu hiriko hiru aparkalekutan” azaldu du Ivánek. Discapp lantaldean beste bi ikasle ere badaude, Xabier Isla eta Naiara Angulo.

Pasa den azaroaren 6an  aplikazioak Cleantech Now! lehiaketa irabazi zuen. Innobasquek bultzatutako ekimen horrek teknologia garbiekin eta sostengarritasunarekin lotutako ideiak saritzen ditu.

Jatorria: SPRI

Jatorri-data: 16.11.2015


Berri bilatzailea