Berriak

Atzealdea

Basoetan galdutako jendea bilatzeko droneak

Basoetan galdutako jendea bilatzeko droneak

22.02.2016

Imagen Listado Noticia

Ohiko droneek ez dute hegan egiten lurzorutik edo beste oztopo batzuetatik oso gertu. Ez, behintzat, modu autonomoan.

Suitzako ikertzaileek erabilitako droneak bi kamera txikiren bidez behatzen du ingurunea, telefono adimendunetan erabiltzen diren kameren antzekoekin. Sentsore sofistikatuen mende egon beharrean, haien droneak adimen artifizialeko algoritmo oso ahaltsuak erabiltzen ditu, irudiak interpretatzeko eta bidexkak eta bere bilaketa-lanerako erabilgarriak diren bestelako ezaugarriak ezagutzeko. Bidexka bat ikusgai badago, dronea dagokion noranzkoan zuzentzen du softwareak.

 

 

 

Jatorri-data: 08.02.2016


Berri bilatzailea