Atzealdea
Linea elektrikoak ikuskatzeko droneak
Linea elektrikoak ikuskatzeko droneak
01.10.2015
Espainiako sistema elektrikoaren garraiolari eta operadore bakarrak —goi-tentsioko 40.000 kilometro linea baino gehiago kudeatzen ditu— Salamancako enpresari eskatu dio teknologia berritzaile hori hornitzeko, zenbait aireontzi ebaluatzeko eta aztertzeko prozesu zorrotz bat gainditu eta gero. Hala adierazi du enpresak, CiCYTen arabera.
REE teknologia berrietara egokitzeko egiten ari den programen parte da SARP sistema erostea. Linea elektrikoak ikuskatzeko prozedura berri bat nahi du, gaur egun erabiltzen dituenak baino seguruagoa, eraginkorragoa eta merkeagoa. Sistema tradizionaletan, langileak zutoinetara igotzen dira edo helikoptero tripulaziodunak erabiltzen dituzte.
Jatorria: Noticias de la Ciencia
Jatorri-data: 22.09.2015