Berriak

Atzealdea

Altzairuaren eraginez, ahulago hasi du urtea Euskadiko industriak

Altzairuaren eraginez, ahulago hasi du urtea Euskadiko industriak

08.08.2016

Industriako prezioen indizearen (IPI) urtetik urterako tasak % 2,5 egin zuen behera maiatzean (hau da, iazko hilabete berarekin alderatuta); urteko lehen bost hilabeteetako datu metatua, berriz, 2015eko epe berarekin alderatuta, % 2,3 handiagoa da. Datu pozgarri hori Arabari zor zaio, han % 9,8 egin baitu gora; Gipuzkoan, berriz, % 0,5 eta Bizkaian, % 0,2.

Confebaskeko sail ekonomikoko kide Pablo Martínek esan duenez, bere irudirako datu metatuak adierazten du ekoizpen industrialak hazkunde apala izaten jarraitzen duela. «Ez da datu iraultzaile bat, baina bai interesgarria».

Jatorria: El Diario Vasco

Jatorri-data: 07.07.2016


Berri bilatzailea