Bio PETa lehen tokian dago gehien kontsumitzen diren bioplastikoen artean, PLAri leku hori kenduta
Bio PETa lehen tokian dago gehien kontsumitzen diren bioplastikoen artean, PLAri leku hori kenduta
03.12.2015
%30ean gai biologikoz egindako PETa da munduan gehien kontsumitzen den bioplastikoa, biodegradagarria ez bada ere, %35,4ko merkatuko kuota eskuratu baitu 2014an.
Aurreikusten da bioPETaren kontsumoak gora egiten jarraituko duela datozen urteetan, PLA edo azido polilaktikoarena gainditu baitu. Pasa den azaroaren 5ean Berlinen egin zen Bioplastikoen Europako Konferentzian kalkulatu zenez, 2019an kontsumituko diren bioplastikoen %76,5 bioPET izango da.
PETa monoetilenglikolez eta araztutako azido tereftalikoz eginda dago; zehazki, PETaren %30 monoetilenglikol da eta %70 araztutako azido tereftaliko. Halere, bio PET30a fabrikatzeko erabili den monoetilenglikola, azukre kanaberaren melazatik eratorritako etanoletik ateratakoa da.
Bioplastikoak ekoizteko ahalmena goraka ari da, eta 2018rako sekulako igoera aurreikusten da. Kalkulatzen da ekoizpen ahalmena hazten ari dela, 2014an urtean ekoitzi ziren 1,7 miloi Tonatik aurten eta datorren urte bitartean ekoitziko diren 2 milioi Tona ingurura, eta 2018an igoera nabarmena espero da, 6,8 milioi tonara arte, 2019tik aurrera urteko 7,8 milioi tonako ekoizpen ahalmenean geratuta.
Asia bioplastikoen lehen ekoizlea da munduan, berak ekoizten baitu bioplastiko guztien %58,1, Europak (%15,4) eta Ipar Amerikak (%14) ekoizten dutenaren oso aurretik. Hori horrela, 3 urteren buruan produkzio osoaren %80 Asiaren kontrolpean egon daiteke.
Jatorria: Plásticos y caucho
Jatorri-data: 29.11.2015