Berriak

Atzealdea

CSICek exoeskeleto arin eta malgu bat diseinatu du mugikortasun murriztua duten pertsonentzat

CSICek exoeskeleto arin eta malgu bat diseinatu du mugikortasun murriztua duten pertsonentzat

21.07.2016

Imagen Listado Noticia

Ikertzaileen nazioarteko partzuergo batek, non CSICek parte hartzen baitu, hanketarako exoeskeleto arin eta malgu bat garatu nahi du, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat. Exoeskeleto berri horrekin orain arte eskura dauden gailuen desabantailak arindu nahi dira. Izan ere, gailu horiek nabarmenegiak izaten dira, eta ez behar bezain malguak, eta, beraz, mugitze-prozesuan zati batean baino ezin dute lagundu. Hankak aktibatzea ere ez dute estimulatzen, eta hori funtsezkoa da atrofiarik ez gertatzeko. Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren parte da proiektua.

XoSoft izena izango du gailuak, eta ehun aurreratuetan integratutako sentsoreez eta material adimendunez egina egongo da, artikulazio sentikorrak eta zurruntasun aldagarrikoak sortzeko.

Jatorria: La Razón

Jatorri-data: 11.07.2016


Berri bilatzailea