EVE erakundeak eta Iberdrolak indarrak batu dituzte Bizkaian itsas parke eoliko bat probatzeko, plan europar batek porrot egin ondoren
EVE erakundeak eta Iberdrolak indarrak batu dituzte Bizkaian itsas parke eoliko bat probatzeko, plan europar batek porrot egin ondoren
11.09.2015
HiPRWind proiektu europarrak, non Iberdrolak parte hartzen baitzuen, Bizkaiko kostaren parean ur gaineko aerosorgailu bat probatzea zuen helburu baina, azkenean, ez da egingo, Euskal Enpresa Konfederazioak (ConfesBask) adierazi duenez. Ekimenak 20 milioi euroko aurrekontua zuen (horietatik hamaika Europar Batasuneko fondoetatik etorritakoak), baina azken bi urteetako atzerapenak eta gainkostuak direla-eta, plana agortutako bide batean sartu da.
Hala ere, Euskal agintariek interesatuta jarraitzen dute lurraldearen itsasbazterrean itsas energia eolikoarekin zerikusia duten ikerketak hartzeaz, ConfeBasken esanetan. "Izan ere, Energiaren Euskal Erakundea (EVE) baimen berriak izapidetzen hasi berri da Ingurumeneko Ministerioan arlo honetan aurrera egiteko”.
Jatorria: Energías renovables
Jatorri-data: 04.09.2015