Berriak

Atzealdea

Eusko Jaurlaritzak ziklo itxiko ekonomiako demostrazio-proiektuak aukeratzeko 2016ko deialdia ireki du

Eusko Jaurlaritzak ziklo itxiko ekonomiako demostrazio-proiektuak aukeratzeko 2016ko deialdia ireki du

22.01.2016

Imagen Listado Noticia

Deialdia 2016ko martxoaren 11n eskaintzak aurkeztean amaituko da, eta aurretiko fase bat ere badu «ziklo itxiko ekonomiako demostrazio-proiektuen ideiak kontrastatzeko»; urtarrilaren 29an amaituko da fase hori. Ideien kontrastatze hori sistematikoki erabili dute aurreko edizioetan aurkeztutako eskaintzen % 95ek, horri esker enpresek, ideiaren egokitasunari buruzko informazioa eta aholkuak jasotzen dituztenez, ahaleginak optimizatu baititzakete.

Irtenbidea dakarten edo negozio-lerro berria sortzen duten industria-enpresen proposamenek 25.000 € arteko diru-laguntza jaso ahal izango dute proiektuko, baita kostu hautagarrien % 75arena ere.  Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, gainera, laguntza ere emango du hautatutako proposamenak merkatuan ahalik eta lasterren eskuragarri egoteko leudekeen oztopoak gaindi ditzaten.

Hona hemen deialdiaren proposamenak balioztatzeko erabiliko dituzten irizpideak: proiektuaren ingurumen-garrantzia, enpresek proiektuaren balio-katean duten parte-hartzea, proposamenaren izaera berritzailea, lan-metodologia, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren garrantzia eta proiektuaren epea.

Iturria:  Sozietate Publikoa Ihobe

Jatorri-data: 09.01.2016


Berri bilatzailea