Berriak

Atzealdea

Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro inguru bideratuko ditu enpresen eta ETEen ingurumen-hobekuntzara

Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro inguru bideratuko ditu enpresen eta ETEen ingurumen-hobekuntzara

08.01.2016

Diruz lagunduko diren proiektuek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak abenduaren 22an argitaratuko duen aginduan jasotako betekizunen arabera, Europar Batasunak ingurumena babesteko ezarritako neurriak baino zorrotzagoak beteko dituzte edo Batasunak arautu gabeko arloen ingurumen-babesa areagotuko dute.

Esaterako, burdin-galdaketen moldekatze-hareak eta finak fabrikan berroneratzeko ekipamenduak erostea eta/edo hirugarrenek birziklatzea lagunduko da diruz, galdaketa-prozesuan edo bestelako ekoizpen-prozesuetan berriz sartzea kontuan hartuta. Laguntzak jasoko dituzte, halaber, oregintza eta papergintzako lohiak eta zelulosa-zuntzak gutxitzea, berroneratzea edo balioztatzea errazteko ekipamenduengatik.

Ingurumen-ikerlanen atalean, aipatutako aginduak diruz lagunduko ditu «eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak baliozkotzeko instalazioetatik eratorritako agregakin birziklatuen balizko aplikazioen gaineko ikerlanak», hala nola «zabortegirako edo balio ekonomiko eskaseko erabileretarako plastikozko eta kautxuzko hondakinen (itsasketa-sektorea, hiri-altzariak, motelgailuak, produktu berriak fabrikatzeko piezen estrusioa, etab.) erabilera aurreratuak eta baliozkoak» sustatzen dituztenak.

Bestalde, ETEek «ingurumenaren arloan kanpo-aholkularitzako zerbitzuen kanpo kostuak» finantzatzeko diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte, zehazki, «Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan (EMAS) inskribatzeko, aurretiazko kontsultoretza eta ziurtatze-erakundearen kostuak» finantzatzeko, hala nola inskripzioa berritzeko.

Era berean, «UNE-EN ISO 14006 Ekodiseinu Araua, ekoetiketak (I. edo III. motakoak) edota karbono-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntza» ekonomikoa emango da.

Jatorria: IHOBE

Jatorri-data: 13.12.2015


Berri bilatzailea