Berriak

Atzealdea

Eusko Jaurlaritzak 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programa onartu du

Eusko Jaurlaritzak 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programa onartu du

29.09.2016

Ana Oregi sailburuak adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasunaren bidetik, aitortzen du kontratazio publikoak garrantzi handia duela aldaketa-tresna gisa. Hori dela eta, 2004tik aurrera, bere plan estrategikoetan eta erabaki espezifikoetan ingurumen arloko kontratazio publiko arduratsua txertatu du.”

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Ingurumeneko Esparru Programak jauzi kualitatibo handia planteatu zuen ingurumen-politikan; izatez ingurumena oparotasun ekonomikoarekin eta sozialarekin lotu zuen, eta, horretarako, ekonomia lehiakor, berde eta berritzailea sustatu zuen, baliabideen kontsumo efizientea eta karbono kontsumo txikia kontuan hartuko zuena.

Helburuak

Programak ezartzen duenez, erosketa eta kontratazio publiko berdean konprometituta dagoen administrazio parte-hartzaile bakoitzak bi helburu mota lortu behar du: erosketa eta kontratazio publiko berdea erakundearen barne-kudeaketan instituzionalizatzeko prozesuaren arloko helburuak, eta erakunde bakoitzaren kontratazioetako emaitzen edo ingurumen-onura efektiboaren arloko helburuak.

Horretarako, 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programak bost ildo estrategiko finkatu ditu: edukia eta ezartze-tresnak; kontratazio-prozeduretan barnean hartzea; prestakuntza, trebakuntza eta sentsibilizazioa; merkatuarekin koordinatzea; Komunikazioa, dibulgazioa eta sareko lana.

Jatorria: IHOBE

Jatorri-data: 06.09.2016


Berri bilatzailea