Berriak

Atzealdea

GIS talde mexikarrak ACE konpainia erosi du, zeina Fuchosa, Feramo eta EBCC enpresek osatuta baitago

GIS talde mexikarrak ACE konpainia erosi du, zeina Fuchosa, Feramo eta EBCC enpresek osatuta baitago

19.02.2016

GIS Industri Talde mexikarrak ACE Automotive Components Europet taldea erosi du, hau da, automobilgintzako EBCC enpresa poloniarraren, Feramo txekiarraren eta Fuchosa bizkaitarraren zein Bizkaian ere dagoen taldearen ingeniaritzaren nagusia.  Erosketa, zeinak 86 milioi euro inguru balio izan duen, 2015eko abenduaren 28an bukatu zen, eta Mexikotik kanpo egin duen lehen erosketa da.

Operazioa automobilgintzaren sektoreak bizi izan duen globalizazio prozesuaren baitan sartzen da, eta automobilen osagaien plataforma global sendoa sortzeko modua ere bada, non ACE balazta sistemen osagaietan espezialista den. Gainera, GISen hedapen geografikorako eta produktuen zabalkunderako estrategiari erantzuten dio, izan ere, aluminiozko piezen galdaketa eta mekanizazioa gehitzen dio egun duen eskaintza teknologikoari.

 

Jatorria: Izaro

Jatorri-data: 07.02.2016


Berri bilatzailea