Atzealdea
Instituto de Crédito Oficial (ICO) erakundeak 272 miloi jarri ditu Espainiako enpresak nazioartekotzeko
Instituto de Crédito Oficial (ICO) erakundeak 272 miloi jarri ditu Espainiako enpresak nazioartekotzeko
08.08.2016
ICOren lehendakari Emma Navarrok eta Latinoamerikako Garapen Bankuko (CAF) Europako zuzendari Guillermo Fernández de Sotok 272 milioi euroko kreditu bat sinatu dute, bigarren erakunde horrek finantzatu ditzan Espainiako enpresek herrialde latinoamerikarretan egiten dituzten inbertsio-proiektuak, dauzkaten likidezia-beharrak eta herrialde horietara epe ertainean eta luzean egiten dituzten esportazioak.
Nazioarteko Bankaren ICO finantzazio-programan ematen den lehen mailegua da. Inbertsioa edo likidezia helburu duten maileguak 25 milioi eurokoak izango dira gehienez; esportazioa helburu dutenak, berriz, 35 milioi euro artekoak izan daitezke (edo dagokion dibisako kontrabalioa izan dezakete).
Jatorria: Cuatro
Jatorri-data: 20.07.2016