Atzealdea
Antimoneno izena du etorkizuneko gailuetarako material berriak
Antimoneno izena du etorkizuneko gailuetarako material berriak
29.09.2016
Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM), Materia Kondentsatuaren Fisikaren Institutuko (IFIMAC) eta IMDEA Nanozientzia Institutuko ikertzaile batzuek antimoneno izeneko material bidimentsional bat lehenengo aldiz isolatzea lortu dute; antimonioaren alotropo edo egitura molekular berri bat da, atomo baten lodierako xafla batez osatua.
Advanced Materials aldizkarian argitaratu da lana, eta erakusten du antimonenoa egonkorra dela bai giro-baldintzetan, bai eta ur azpian ere.
Antimonenoa material bidimentsionalen komunitateko kiderik erakargarrienetako bat izango da, seguruenik.
Jatorria: Agencia Sinc
Jatorri-data: 17.09.2016