Berriak

Atzealdea

Gasteizko Europa Jauregian, VISIO 2016 biltzarra egin zen joan de ostegunean eta ostiralean, eta Joseba Amondarainek Adimen Lehiakorra ekimena aurkeztu zuen

Gasteizko Europa Jauregian, VISIO 2016 biltzarra egin zen joan de ostegunean eta ostiralean, eta Joseba Amondarainek Adimen Lehiakorra ekimena aurkeztu zuen

02.11.2016

Imagen Listado Noticia

VISIO 2016 zaintza teknologikoaren eta adimen lehiakorraren alorrean erreferentzia-ekitaldi gisa sendotu da Espainian, eta hala diote kopuruek: 200 parte-hartzaile enpresen laugarren VISIO topaketan, 36 hizlari eta 170 lagun ekitaldi osoan parte hartzen.

Tecnaliak, IK4k, Beaz-ek eta SPRIk antolatu zuten VISIO2016, Gasteizko Udalaren laguntzarekin.

Egun eta erdiz, parte-hartzaileek zenbait hizlariri entzun ahal izan zieten, hala nola Raquel Fernandez Horcajadari —Europako Batzordearen Ikerketako Agentzia Exekutiboko FET Innovation Launchpad programaren koordinatzailea— eta Joseba Amondaraini —Gipuzkoako Foru Aldundiko Ezagutzaren eta Enpresa Jardueraren Sustapeneko zerbitzuburua—, zeinak Adimen Lehiakorra ekimena azaldu baitzuen.

Sare sozialetako zaintzaz, elkarlaneko adimenaz eta adimena beste prozesu batzuekin osagarri egiteko moduaz aritu ziren, besteak beste. Edizio honetan, biozientzien eta osasunaren eta industriaren sektoreak aurkeztu ziren. Jardunaldiaren amaieran, IV. VISIO Enpresa Topaketa egin zen: tresnei eta joera berriei buruzko saio arrakastatsua, azken saioa.

 

Jatorri-data: 22.10.2016


Berri bilatzailea