Berriak

Atzealdea

Laguntzak eskatzeko epea ireki du NEOTEC programak

Laguntzak eskatzeko epea ireki du NEOTEC programak

21.07.2016

Programa erantsitako deialdiaren 3. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten ETE berritzaileei zuzenduta dago, enpresa-proiektu berriak abian jartzeko, aipatutako proiektuek ikerketa-jardueraren bidez garatzen diren teknologiak edo ezagutzak behar dituztenean eta negozio-estrategiaren oinarria teknologiaren garapena dutenean.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak 2017ko urtarrilaren 1ean hasi beharko dira, eta 2017ko edo 2018ko abenduaren 31n bukatu ahal izango dira.

Eskabideak aurkezteko epea gaur -uztailaren 4a- ireki da, eta aurtengo irailaren 12 arte irekita mantenduko da, 12:00ak arte.

  • Aurrekontua: 20 M €
  • Finantzazio mota: Diru-laguntza (jardueraren % 70 arte/250.000 € onuraduneko)
  • Gutxieneko aurrekontu finantzagarria: 175.000 euros.
 

Jatorria: CDTI

Jatorri-data: 01.07.2016


Berri bilatzailea