Berriak

Atzealdea

“ETE Adimentsuak Debagoienean” programak inguruko enpresak sentsibilizatzen jarraitzen du

“ETE Adimentsuak Debagoienean” programak inguruko enpresak sentsibilizatzen jarraitzen du

25.05.2016

Imagen Listado Noticia

Hasierako jardunaldia adimen lehiakorrari buruzko hurbilketa bat izan zen, eta otsailean egin zen IK4rekin eta Hispavista Labs-ekin elkarlanean. Apirilean, sentsibilizazio-jardunaldi bat egin zuen agentziak, eta 20 enpresak parte hartu zuten. Maiatzaren 26an, beste jardunaldi bat egingo du, ‘Energia-sektoreko negozio-aukerak’ izenburupean, OPE Consultores enpresarekin lankidetzan.

Horrez gainera, adimen lehiakorrari buruzko trebakuntza-ikastaro bat ematen ari da industria-enpresei, merkatariei, autonomoei eta ekintzaileei, saio indibidualak eta kolektiboen bitartez. Maiatzean hasi zen eta ekainaren erdian amaituko da, eta dozena bat enpresak eman zuten izena.

Ekintzen-laburpena:

  • 1. sentsibilizazio-jardunaldia. Adimen lehiakorrari buruzko hurbilketa
  • 2. sentsibilizazio-jardunaldia. Utz iezaiozu norabide jakinik gabe nabigatzeari! Gainditu informazio-gehiegikeria, eta atera etekina zure denborari!
  • Trebakuntza. Utz iezaiozu norabide jakinik gabe nabigatzeari!
  • 3. sentsibilizazio-jardunaldia. Energia-sektoreko negozio-aukerak

Jatorria: Adimen Lehiakorra

Jatorri-data: 14.05.2016


Berri bilatzailea